XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guruin hauek jariatzen duten mukiak ez du entzimarik eta bere helburua da harrapakinen irristadura erraztea.

Hestegorria oro har oso motza da eta bere elkarketa urdailarekin ohartezinezkoa da.

Muskulu-pareta lodiak ditu eta hauei esker izugarri zabaltzen da.

Zenbait elasmobrankioetan, esate baterako Squalus acanthias-etan, atzeko muturrera zuzentzen diren papila ugari agertzen dira eta hauek hestegorria eta urdailaren lehenengo aldea tapizatzen dute.

Zenbait Teleosteoetan, esaterako amuarrainetan, urdaileko sarrera hestegorriko esfinter zabal batetatik eratxekia dago; honek, dudarik gabe, arnas-korrontetik datorren urari sarrera eragozteko balio du.

Arrainen urdailak, nahiko aldagarritasun haundia du formari dagokionean.

Batzu, Dipneoetan gertatzen den bezala, inolako liseri funtziorik burutzen ez duten hodi zuzen sinpleak dira.

Beste batzutan, adibidez Polypterus-en, alde pilorikoak (atzekoa) eta kardiakoak (aurrekoa) fusionatu egiten dira kurbadura txikiko lerroan zehar, eta hori horrela izanik, urdaila zaku itsua bezala agertzen da.

Elasmobrankioetan argi ezberdintzen ez bada ere, urdaila bi alboek osatzen dute: kardiak eta piloroak.

Elasmobrankioek J formako ohizko urdaila dute.

Alde pilorikoa kardiaren aldea baino txikiagoa da.

Beste arrain askok ere forma berdintsuko urdaila dute.

Teleosteoek barietate haundia eskaintzen dute morfologiari dagokionez, epitelio ziliatu batzu ere badituztelarik.

Arrainzuri batzuetan, esaterako Cephaloscyllium leter-etan, ikusi izan da, urdaileko kardiaren aldea airez edo urez zabaldu edo puz daitekeela.

Edukina, urdaila hestegorritik banantzen duen bihotz-esfinterraren eta bihotzaldea urdaileko alde pilorikotik banantzen duen bigarren esfinter baten artean mantentzen da, azkeneko honen eginkizuna zertan datzan ez dakitelarik.

Diodontidae eta Tetraodontidae familietako beste espezie batzuetan ere ikusi izan da zabaltzeko ahalmen hau.

Urdailaren irteeran, heste-mukosaz eraturiko eraztun-formako tolestura bati balbula pilorikoa deritzaio.

Eraztun honi, zuntz leunez osatuta baldin badago, esfinter pilorikoa deitzen zaio, zabaldu eta itxi daitekeelarik.

Hestea, urdailari darraion aldea da; bere hasiera, balbula pilorikoaren kokaerak eta gibelari eta pankreari batuta dauden edo bakoitza bere aldetik dagoen jariakin-hodiaren kokaerak mugatzen du.

Ziklostomoetan hestea kasik zuzena da.

Bere atzeko muturrean zertxobait zabaltzen da, ondestea eratzeko, uzkian bukatzen delarik.

Heste-barrunbearen barnealderuntz luzetarako tolestura bat luzatzen da, tiflosolea alegia, traiektoria espiral xamarra jarraitzen duelarik.

Elasmobrankioetan, heste mehea urdaila baino motzagoa da.

Zabala da, ia arteza, eta ondo garatutako balbula espiral bat dauka.

Balbula espiral hau Dipnooen, esaterako Amia eta Lepisosteus-en, heste mehean ere izaten da.

Zenbait Teleosteoetan horren oroit aztarnak agertzen dira.

Elasmobrankioetan, heste lodia, heste mehea uzkiarekin batzen duen hodi motz bat da; arinki kurbatzen da eta gero kloakan irekitzen da.

Ondeste-guruin mehe eta luze bat dute, eta honen hodia, heste mehea lodiarekin batzen den puntuaren inguruan bukatzen da; ez dago oso argi zer funtzio burutzen duen nahiz eta muki-guruina dela dirudien, honen jariakinak, gorotz-kondarren jariapenean, lubrikatzaile gisa balioko lukeelarik.

Arrain askok heste itsu pilorikoak izaten dituzte eta hauek piloroaren jarraian bertan agertzen den hestearen aldean irteten dira; hauen kopurua oso aldakorra da; Polypterus-ek bat bakarra dute, eta Scomber scombrus-ek (berdela), berriz, 200 ere izan ditzake.

Batzutan, heste itsu pilorikoak ehun konjuntibozko masa trinko batetan bilduta egoten dira.

Uzki-zuloa, lehen deskribatu dugun bezala, espezieen arauera lekuz aldatzen da.

Esofagoa / urdail kardiakoa / urdail pilorikoa / urdail zekala / muskulu eta balbulak / hestea / Aurre urdailaren zati desberdinak erakusten dituen diagrama: Raja, Protopterus, Cottus, Mugil eta Anguillidae.